Tomás Cipriano de Mosquera
Tomás Cipriano de Mosquera | |||||
---|---|---|---|---|---|
1866ko maiatzaren 22a - 1867ko azaroaren 1a ← José María Rojas Garrido (en) - Joaquín Riascos (en) →
1863ko maiatzaren 14a - 1864ko apirilaren 8a - Manuel Murillo Toro (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Tomás Cipriano Ignacio María de Mosquera y Arboleda | ||||
Jaiotza | Popayán, 1798ko irailaren 26a | ||||
Herrialdea | Kolonbia | ||||
Heriotza | Purace (en) , 1878ko urriaren 7a (80 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | José María de Mosquera y Figueroa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Cauca (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, estatu-politikaria eta diplomazialaria | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Kolonbiako Alderdi Liberala |
Tomás Cipriano Ignacio María de Mosquera-Figueroa y Arboleda-Salazar (Popayán, 1798ko irailaren 26a- Coconuco (Cauca), 1878ko urriaren 7a [1]), El Gran General (Jeneral Handia) [2] [3] [4] bezala ere ezaguna; Kolonbiako soldadua, diplomazialaria eta estatu-gizona izan zen , Kolonbiako Alderdi Liberaleko kidea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateko titulurik ez bazuen ere, bere anaia nagusiak ez bezala, Mosquera latinez, ingelesez, frantsesez eta italieraz eskolatutako autodidakta izan zen, Tasso poeta italiarraren itzulpen bat abiaraztera iritsi arte. [5] Matematikaria, geografoa eta historialaria [6] ere izan zen eta gai horiei buruzko hainbat liburu idatzi zituen.
Simón Bolívarren agintaldian, Mosquera diplomatzialaria eta probintzia administratzailea izan zen. Alderdi Kontserbadoreko kidea, Armadaren eta klero katolikoaren laguntzaz, Granada Berriko presidente izendatu zuten 1845ean. 1849an kargua utzi zuen, eta Estatu Batuetako hainbat negoziotan aritu zen.
Presidente kargua izan zuen: Granada Berriko Errepublikako presidentea 1845 eta 1849 artean; Granadako Konfederazioko presidentea 1861 eta 1863 artean; eta Kolonbiako Estatu Batuetako presidentea 1862 eta 1864 bitartean eta 1866tik 1867ra bitartean. Mosquera izan da lau aldiz errepublikako presidente kargua izan duen kolonbiar militar bakarra. [1]
1854an Granada Berrira itzuli zenean, Mosquerak Alderdi Kontserbadorearekin hautsi eta Alderdi Liberalaren ideiekin bat egin zuen alderdi biko gatazkaren artean. 1861ean Mariano Ospina Rodríguez presidente kontserbadorea kendu zuen, bere burua jarduneko presidente izendatu zuen eta diktadore gisa gobernatu zuen 1861eko uztailaren 18tik 1863ko otsailaren 10era arte, Konstituzio berri baten arabera Rionegroko Konbentzioak karguan berretsi zuenean. Gobernu hartan, Elizaren boterea murrizteko eta federalismoa bultzatzeko urratsak eman zituen. [7]
XIX. mendean Kolonbiako historiako pertsonaia garrantzitsuenetakotzat hartzen da bere gobernuaren neurriengatik, hala nola, herrialdeko lehen errolda nazionala egitea, sistema metriko hamartarra ezartzea, Magdalena ibaian lurrun-nabigazioa sustatzea. 1849an Barranquillako portutik esportatzeko baimena ematea, aduana-bulego bat ezarri eta Estatu Batuekin Bake, Adiskidetasun, Nabigazio eta Merkataritza Ituna sinatu aurretik, baita Kolonbiako Kapitolio Nazionala eraiki baino lehen. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Piedad, Lina. (25 de febrero de 2010). «Patio Tomás Cipriano de Mosquera, testigo mudo de grandes acontecimientos de nuestra Patria» Senado de la República de Colombia.
- ↑ El Gran General. Más allá del poder y la gloria. .
- ↑ «EL FUGAZ PERO FATAL ENCUENTRO DEL INDIO AGUALONGO CON EL CORONEL MOSQUERA» Revista Credencial 2016-08-16.
- ↑ «La historia oculta del ‘Gran General’ Mosquera» El Pilón | Noticias de Valledupar, El Vallenato y el Caribe Colombiano 2020-09-06.
- ↑ Malcom Deas - Prólogo en: Lofstrom, William (1996) La vida íntima de Tomás Cipriano de Mosquera (1798-1878), Bogotá: El Áncora Editores, p.11
- ↑ Gustavo Arboleda - Diccionario Biográfico y Genealógico del Antiguo Departamento del Cauca, Bogotá: Biblioteca Horizontes, p.288
- ↑ Tomás Cipriano de Mosquera (1798-1878). Universidad Distrital Francisco José de Caldas.